XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Jaun gazte hura jarri egin zen bisitentzako gelan.
Taiak, metalezko kopa landu eta eder batetan ardo gozo bat zerbitzatu zion.
- Begira andrea... ni Marab Japut naiz, ipar aldeko probintzia batetakoa.
Han bizi izan naiz oraintsu arte.
Goiz batetan, ohetik altxatzean, zerbait estrainio sentitu nuen nigan.
Nola esanen neukezu... eragite bat... ikuipen kezkagarri bat... Zer zen ez nekien ontsa.
Nik
Beronek esaten zeutan, gauetan, ametsetan nengoela, izen batzuk esaten nituela, eta esaldi ilunak.
Bide batez ene nortasunaz aldakuntza nabaria gertatu zen.
Ene gustuak, ohiturak, esanak eta gurariak ganbiatzen ari ziren, neronek zergatik ez nekiela.
Taiak arduraz entzuten zituen Marab Japuten hitzak.
Une batetan gizon hura besarkatzeko gogoa etorri zitzaion, barneák bultz eginik.
Geldi egon zen baina.
Gainera, Marab entzuten zuen bitartean, zenbait gauzataz ohartu zen.
Haren ezpainak, haren barre egikera, begien higidurá bera eta beste garrantzi gabeko mila keinu, Krisnarenak bezalakoxeak ziren.
Huraxe ote zen bada haren senarraren espiritua zedukàn gorputza?.
- Ene anaiák
Guztiokin, zeu, Taia zaren hori, hemen bizi zarela jakin nuen, dakusazunez, buruák misterioski esanik.